XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus'en jaiotza

2 Leen-seme, ama-berriren seme. Jesus, Mari'ren Seme bakarra da (1) Egun aietan dei bat otsegin zun Zesar Augusto'k, mundu guziak izena eman zezan.

(2) Lenengo izen-emate au, Siria'ko kargudun Zirino zala egin zan.

(3) Guziak izenak ematera zijoazen, bakoitza bere errian.

(4) Jose ere, Nazaret'eko erritik, Galilea'tik, Belen deritzan Dabid'en errira joan zan, Dabid'en etxeko ta erriko baitzan, (5) aurdun zeukan emazte Mari'rekin, izena ematera.

(6) An zeudela, erditze-ordua etorri zitzaion, (7) eta an erdi zun bere leen-semea; bildu zun aur-oialez, eta ikullu-aska batean ezarri zun; ez baitzegon lekurik arrotz-etxean.

Artzaiak

(8) Inguru artan artzai batzuk ari ziran izarpean artaldeak zaitzen.

(9) Eta Jaunaren Aingerua agertu zitzaien, eta Jainkoaren argitasunak argiz inguratu zitun, eta latz ikaratu ziran.

(10) Ez ikaratu, esan zien Aingeruak, pozaldi aundi baten berri dakartzuet erri guziarentzat.

(11) Gaur jaio zaizue Salbatzaillea, Kristo Jauna, Dabid'en errian.

(12) Eta au dezute siñale: aur bat arkituko dezute, oialetan bildua, ta ganbela batean ezarria.

(13) Bat-batean, Aingeruari zeruko gudari-talde bat bildu zitzaion, onela Jainkoa goretsiz: (14) Ospe Jainkoari goietan, eta pake lurrean asmo oneko gizonai.

(15) Aingeruak andik zerura aldegin zutenean, artzaiak au zioten alkarri: goazen Belen'a, ta ikusi dezagun Jaunak jakiñarazi digun gertakari au.

(16) Korrika joan ziran, eta an arkitu zituten Mari, Jose, ta aurra askan etziña.

(17) Ikusitakoan, zabaldu zuten aur onezaz esan zitzaiena.